XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikastola horietako lan-legepeko langile finkoaren izaera izango dute 1987ko abenduaren 18aren aurretik kontratatuek, bai eta aipatutako lege hori aplikatuz hezkuntza-administrazioak aitortutako gela-handitzearen arabera ondoren izaera horrekin kontratatu dituztenak ere.

2.2.2. Maisu-maistren Kidegoan sartzeko, lehiatzaileek Maisu-maistra, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasle edo Lehen Hezkuntzako Maisu-maistraren titulua izan beharko dute.

2.2.3. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko, lehiatzaileek doktore, injineru, arkitekto, litzentziatu edo irakasle tituluaren jabe izan beharko dute edo, edo bestela titulu hori jaso ahal izateko baldintzak bete, 574/1991 Errege Dekretuaren I. eraskinean agertzen denez.

2.2.4. Halaber, lehiatzaileek Irakaskuntzako Gaitasun-Agiriaren jabe izan beharko dute.

Maisu-maistrek eta Pedagogian litzentziatuek eta sartu nahi den kidegoaren hezkuntza-maila bereko ikastetxe publiko edo pribatu batean ikasturte batez irakasle ihardun dutenek ez dute baldintza hori bete beharrik.

2.3. Muga orokorrak.

EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako Maisu-maistra, Bigarren Irakaskuntzako Irakasle, Lanbide-Heziketako Irakasle Tekniko eta Hizkuntza-Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetako funtzionarioentzat gordetako irakaskuntzako lanpostuen zerrenda onartzen duen apirilaren 19ko 163/1994 Dekretua, irailaren 19ko 418/1995 Dekretuaren bidez aldatua, argitaratu zenean, batxilergo-mailan irakasten ari ziren lehiatzaileek Bigarren Irakaskuntzako Irakasleen Kidegora soilik aurkeztu ahal izango dira, ordurarte ematen ari ziren espezialitatearen bidez.

Haur-Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntza/Oinarrizko Hezkuntza Orokorrean lanpostuak adskripiziorik ez duten ikastetxeetan betetzen dituztenek Maisu-maistren Kidegoko hasiera eta erdiko ziklora aurkeztu beharko dute.

Oposizio-aldia, hala ere, espezialitate bakar baten bidez egin ahal izango dute.

Aitzitik, adskripizio duten ikastetxeetan lan egiten duten langileek adskribatuta dauden lanpostuetara joan beharko dute.

2.4. Oinarri honetan zerrendatutako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean izan beharko dira eta karrerako funtzionario gisa kargu-hartu arte gorde beharko dira.

Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko berariazko probetara aurkezten diren lehiatzaileek ez dute bete beharko 2.1.3. azpiatalean agertzen den baldintza eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, 5.3. azpiatalean ezarritakoaren kalterik gabe.

Hirugarrena.- Eskabideak.

3.1. Eskabide-orriaren eredu arautua.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eredu arautuaren araberako eskabide-orria aurkeztu beharko dute.